Skip to content

Zerbitzuak

Jantokia

Hostelería Goikoa-ko lantaldea arduratu izan da, belaunaldiz belaunaldi, gure jantokian zerbitzatzen ditugun menuak prestatzeaz. Benetako etxeko janaria, eskolan unean bertan prestatua eta gure baratzeko osagaiekin, ahal den guztietan.

Gurasoek oso ondo baloratzen dute gure jantoki zerbitzua. Ikasleez gain, irakasleek eta JM Bilbaoko beste pertsona batzuek ere bertan bazkaltzen dute egunero.

Gure jantokian zerbitzatzen ditugun errazioen dosifikazioa pertsonalizatua da, ikasleen adinaren eta sexuaren arabera; dena den, errepikatzeko aukera ematen da, eta, batzuetan, jaki desberdinak egoten dira aukeran.

Zure seme-alabak ahalik eta hobekien zaintzeko eta haien dieta egokitzeko, ondoez, alergia edo intolerantziarik badute, ahalik eta lasterren eman iezaguzu horren berri.
Harremanetan jartzeko: Haurren jantokia – Itziar Arza: itziar.arza@jmbilbao.net
Harremanetan jartzeko: Nagusien jantokia – Tracy Estévez: tracy.estevez@jmbilbao.net

Garraioa

Gure garraio zerbitzua Bilbo Handiko toki guztietara iristen da. Gaur egun, 10 ibilbide ditugu Haur eta Lehen Hezkuntzarako, eta beste horrenbeste DBHrako eta Batxilergorako. Beste ibilbide edo geltoki batzuk jartzeko eskaerak entzun eta ebaluatzen ditugu.

Harremanetarako: transporte@jmbilbao.net

Eskolaz kanpoko jarduerak

Futbola ala pintura? Musika ala zientzia? ALDABEko Eskolaz Kanpoko Jardueren Batzordearen bidez, Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko jarduerak kudeatzen ditu, adin eta gustu guztietarako. Eskolaz kanpoko jardueren bidez, familia kontziliazioa erraztu nahi dugu, eta aldi berean lortu nahi dugu ikasleek aisialdiaz gozatzea, haien interesa piztea, ikastea eta berez dituzten gaitasunak eta ezaugarriak garatzea.

Eskolaz kanpoko jardueretan euskara, gaztelania eta ingelesa erabiltzen ditugu, hizkuntzen ezagutza orekatua bultzatzeko.

Harremanetarako: extraescolares@jmbilbao.net

Haurtzaindegi zerbitzua

Zure seme-alabak eskolara klaseak hasi baino lehen etortzea edo arratsaldez guk haiek zaintzea behar baduzu, gure ordutegi zabala daukagu zuretzat:
  • Haur goiztiarren gela: 8:25etik 9:25era.
  • Arratsaldeko itxarongela: 16:30etik 17:30era.

Eskatu zure bisita pertsonalizatua

Eskatu zure bisita pertsonalizatua

Ezagutu zuzenean gure proiektu pedagogikoa:

Izena eman, ate irekien egunean