Skip to content

Zure ikastetxea

Honela gara

Irekitasuna, askotarikotasuna, errespetua eta pluraltasuna.

Horiek dira gure lana inspiratzen duten printzipioetako batzuk. JM Bilbao gara, itunpeko ikastetxea, eta balio humanistak eta familia giro abegitsua uztartzen ditugu garai berriei irekitako hezkuntza pedagogikoki berritzaile batekin. Zure seme-alabek beren kabuz pentsa dezaten eta modu kritiko, solidario eta arduratsuan bizi daitezen lan egiten dugu, etorkizunari konfiantzaz aurre egiteko behar den prestakuntza akademiko bikaina lortu dezaten.

Bilbokoak gara

Inork ezin du imajinatu Bilboko hezkuntzaren mapa “Artxandako eskola” gabe. JM Bilbao sortu zenean, 1958an, emakumeentzako eskola zen. Gaur egun, hirian garrantzi handia duten eskoletako bat da, errotuenetako bat, eta bertan ikasi dute bilbotarren hainbat belaunaldik. Bai, Bilbokoak gara, eta munduari irekita gaude, baina gure sustraiak galdu gabe.

gure inspirazioa

Claudina

Jesus eta Mariaren Kongregazioak Europako, Afrikako, Asiako eta Ameriketako herrialde askotan ditu ikastetxeak gaur egun. Guztien nahia, premia handienak dituzten pertsonen alboan egotea da, hezkuntza formalaren eta ez formalaren bitartez. Horretarako, fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa bideak ezartzen dituzte, justizia eta giza duintasuna sustatuta, eta pertsonei beren osotasunean hazten lagunduta.

JM Bilbao Kristau Eskolaren zati ere bada, eta, Ebanjelioko balioetan oinarrituta, aldaketekiko sentibera den hezkuntza eskaintzen du, eskola moderno baten eskakizun teknikoekin eta pedagogikoekin bat datorrena.

Hezkuntzaren eta duintasunaren aldeko sarea

Jesus eta Mariaren Kongregazioak Europako, Afrikako, Asiako eta Ameriketako herrialde askotan ditu ikastetxeak gaur egun. Guztien nahia, premia handienak dituzten pertsonen alboan egotea da, hezkuntza formalaren eta ez formalaren bitartez. Horretarako, fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa bideak ezartzen dituzte, justizia eta giza duintasuna sustatuta, eta pertsonei beren osotasunean hazten lagunduta.

JM Bilbao Kristau Eskolaren zati ere bada, eta, Ebanjelioko balioetan oinarrituta, aldaketekiko sentibera den hezkuntza eskaintzen du, eskola moderno baten eskakizun teknikoekin eta pedagogikoekin bat datorrena.

Gure balioak

Agian topikoa dirudi, baina badakigu lortu daitekeela: zure seme-alabek mundu hobe bat eraikiko dute.

JM Bilbao Ikastetxean, haurtzarotik nerabezarora arteko prestakuntza ematen dugu, balioetatik ekintzetara, zientziaren esparrutik artearen esparrura. Izan ere, prestakuntza bide bat da. Erabakiz, konpromisoz eta elkartasunez betetako bidea. Helburu argi bat duena: inguratzen gaituen mundua eraldatzea.

Horregatik, JM Bilbaon uste osoa dugu prestakuntzaren humanizazioan, pedagogia berritzailean eta batasunean. Elkarrizketaren balioan sinesten dugu, bai eta gizartea eraldatzeko eta konpromisoa, ekintzailetza eta ezagutza eskaintzeko gogotsu dauden pertsona osoengan eta kritikoengan ere.
Hemen, zure seme-alabek gaur egungo gizartea ezagutu eta biziko dute, eta etorkizunean nahi dugun gizartea eraikiko dute.

Hemen, asmo sendo bat dugu: prestatu eta eraldatu.

Elkartasuna eta konpromisoa

Sabemos que el alumnado pasará gran parte de su infancia en el colegio. Por eso, el entorno y el aire que se respira es tan importante como la educación. Y un lugar de 70.000 m2 en las laderas de Artxanda, rodeado de sol y aire puro, con grandes patios, polideportivo y amplias aulas, harán que se sientan como en casa.

Askotarikotasuna aintzat hartzea

Zu zara zu. Pertsona bakoitza berdingabea da, eta, JM Bilbaon, arreta indibidualizatua ematen dugu. Gure ustez, pertsonei entzun, ulertu, lagundu eta alboan egoteko modua pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar da, askotarikotasuna aberasgarria delako. Hori da gure indarra eta ezaugarria. Horregatik, JM Bilbao mundu guztiari irekitako ikastetxea da.

Bizikidetza

JM Bilbao etxe bat da, eta, etxe guztietan bezala, errespetu, tolerantzia eta lankidetza balioak bultzatzen ditugu. Ikasleekin ez ezik, baita familiekin ere. JM Bilbaon ahalegin handia egiten dugu ingurune afektibo eta emozionalki seguru bat sortzeko, pertsona bakoitzaren onena indartuko duena eta gabeziak gainditzen lagunduko diona, autoestimua eta norberarenganako segurtasuna sendotuko dituena.

Ikaskuntza kooperatiboa

Taldelanean eta horrek berekin dakartzan balio guztietan sinesten dugu: interdependentzia positiboa, erantzukizuna, elkarrekintza, komunikazio trebetasunak eta, batez ere, elkarrizketa kritikoa. Izan ere, berehalakotasuna eta infoxikazioa nagusi diren mundu honetan, dena iragankorra dela dirudien mundu honetan, funtsezkoa da zentzuz jokatzea.

Gure ikuspuntuak

JM Bilbaoko

Zuzendaritza Taldea

Agustín Eizagirre

Zuzendari nagusia

Agustín Oiarzabal

Zuzendari pedagogikoa

Olga Alonso

Ikasketaburua

Ana Pérez

DBHko eta Batxilergoko koordinatzailea

David Delgado

Lehen Hezkuntzako koordinatzailea

Arantza Cuesta

Haur Hezkuntzako koordinatzailea

Lucas Ariño

HLSko koordinatzailea

(Hezkuntza Laguntzako Saila)

Aimar Herrán

Pastoraleko koordinatzailea

Ainhoa Vea

Administraria

Zure seme-alabekin batera hazten gara

Pastoral Saila ikasleen ondoan egoten da pertsona eta kristau gisa heldutasunera heltzeko bidean, baita ikasleen familien ondoan ere, hala eskatuz gero.

JM Taldeetan, ikasleak taldean garatu daitezke, beste ikasle batzuekin batera, eta talde horietan begirale izan daitezke, beste pertsona batzuei laguntzen ikasteko. JM Taldeetan jolasak, jarduera ludikoak eta ospakizunak egiten dira, ikastetxean bertan, ostiraletan, pertsonekin eta naturarekin harreman estuan.

Familia Eskoletan, prestakuntza eta laguntza eskaintzen zaie familiei, seme-alaben hazkunde pertsonalari eta haien prozesu akademikoari buruzko esperientziak partekatu ahal izan ditzaten.

Erlijioaren irakaskuntzarekin batera, barne hazkundeko prozesu bat eskaintzen dugu, ikasleak pertsonaren dimentsio guztietan heldutasunera iristeko.