Metodologia
Eguzkilore
JM Bilbao gure ikasleen eta irakasleen bigarren etxea da. Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arte, gure komunitateari laguntzen diogu, Eguzkilore izeneko hezkuntza proiektu propioaren bidez.
Eguzkilore ekimenaren oinarriak hauek dira: berrikuntza metodologikoa, pertsonaren zaintza, ingurunearen balorazioa, eta garapen motorra eta fisikoa, pertsonala eta soziala, pertzepzioarena eta kognitiboa, eta hizkuntzarena eta komunikazioarena. Eta hiru hizkuntza erabiltzen ditugu: euskara, gaztelania eta ingelesa.
18 programa
Estimulazio goiztiarra, 2 urtetik aurrera. Autonomia eta etorkizuneko ikaskuntzak erraztuko dituzten gaitasunak garatzeko teknikak.
Ahozko adierazpena 4 eta 5 urteko haurrentzat. Programa honetan, kazetariaren paperean sartzen dira haurrak, eta etxean prestatutako albisteak kontatzen dizkiete ikaskideei.
Komunikazio gaitasuna. Hizkuntzaren erabilera eta funtzio desberdinak garatzen laguntzen du.
Proiektukako lana. Ikasleei zenbait egoera proposatzen dizkiegu, eta aztertu, hausnartu eta erabakiak hartu behar dituzte.
Ikaskuntza kooperatiboa, lagunduz, partekatuz eta irakatsiz.
Arrazoibide matematikoko jarduerak, askotariko adimenen teorian oinarrituta.
Pentsamendu errutinak. Programa honen helburua da pentsatzen ikastea, eta, horrela, pentsamendu kritikoa garatzea.
Psikomotrizitatea. Ikasleen irudimena garatzea, psikomotrizitateko materialarekin jolastuz eta sortuz.
2 urteko haurrentzako tailer esperimentalak. Bizitza praktikoko, esplorazio sentsorialeko eta esperimentazioko jarduerak, Montessori ereduaren arabera.
Jarduera ludikoa eta motibatzailea, ingelesarekin lehen harremana izateko; 2 urteko haurrentzat.
Robotika, 3 urtetik aurrera. Ikasleek programazioko lehen kontzeptuak ikasten dituzte, modu ludikoan, praktikoan eta ingelesez.
5 urtetik aurrera. Programa honen helburua da pentsamendua garatzea eta balio eta trebetasun sozialak sustatzea modu ludikoan eta dibertigarrian.
Programa honen helburua da hainbat jardueraren bidez gogoraraztea guztiok desberdinak garela baina eskubide berberak ditugula.
Gatazkak konpontzeko hastapenak. Ikasleek beren emozioak ezagutzen, gertatutakoa kontatzen eta bestearen bertsioa entzuten ikasten dute.
Askotasikotasunaren arreta eta hezkuntza inklusiboa. Ikasleen alde onena sustatzen du, desgaitasunen bat izan ala ez.
Elkarrekin biltzeko unea. Ikasleek beren bizipenak azaltzen eta trukatzen dituzte, eta balioak, ohiturak eta oinarrizko arauak finkatzen dituzte.
Programa honetan, ikasleek beren kabuz pentsatzea eta entzuteko eta barne elkarrizketarako jarrera positiboak hartzea bultzatzen da.
Mundu naturala maitatzeko eta errespetatzeko baliabiderik onena gure ingurune hurbila da. Horrela, kanpoan egindako jardueren bidez, inguruneak ematen dituen ikaskuntza eta emozio guztiak barneratzen dituzte ikasleek.
Hezkuntza hirueleduna
Gungo munduan, ezinbestekoa da hizkuntza bat baino gehiago menderatzea.
Gure ikasleak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez hitz egiteko gai dira, eta, hori lortzeko, hiruak komunikazio hizkuntza gisa erabiltzen ditugu, orekaz, curriculumaren arlo ezberdinetan eta ikastetxeko bizitzako esparru guztietan.
Gure ikasleek hizkuntzak estimatzea eta baloratzea nahi dugu, altxorrak direlako, eta hizkuntzak erabiliz gozatzea eta beste hizkuntza batzuk ikastea, hala nola frantsesa.
Urte hauetan gure eredu hirueledunean hobekuntzak sartzen joan gara, etengabeko ebaluazioari eta geure burua hobetzeko nahiari esker:
JM Bilbao Kristau Eskolaren zati ere bada, eta, Ebanjelioko balioetan oinarrituta, aldaketekiko sentibera den hezkuntza eskaintzen du, eskola moderno baten eskakizun teknikoekin eta pedagogikoekin bat datorrena.
Euskararen astea Haur Hezkuntzan.
Euskararen presentzia handia Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan (irakurketa eta idazketa).
Hizkuntzak ikasteko murgiltze asteak Lehen Hezkuntzan (euskara eta ingelesa).
Euskararen kanpo ebaluazioa Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Kristau Eskolaren benchmarking. Kristau Eskolaren benchmarking programa.
Ingelesaren kanpo ebaluazioa Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, Cambridgeko azterketa zentroa baikara.
Inklusibitate Plana esparru hirueledunean.
Hezkuntza Hirueledunaren Esparruko Esperimentazio Proiektua (DBH).
Euskara eta ingelesa indartzen dituen Batxilergoa eta Batxilergo Duala.
Euskara azterketen prestaketa, Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta frantsesekoena, Frantziako Institutuan.
JM Digital
Ikastetxean gure ikasleei eta familiei ikaskuntza
digital egoki, seguru eta osasungarri bat eskaintzeko egiten dugu lan. “JM
Digitala” espazioan baliabideak eta jarduerak aurki ditzakezue.
NATURA JM
Badakigu gaur egungo ikasleak ez direla aurreko belaunaldietakoak bezalakoak: denbora gutxiago ematen dute aire zabalean eta naturan.
Eguneroko jardueraz gain, ikasleek espazio itxietan eta teknologiari lotuta igarotzen dute denbora librea ere, gero eta neurri handiagoan. Eta horren ondorioak oso nabarian geratu dira pandemian. Naturak ongizate fisikoa, emozionala, mentala eta espirituala dakartza. Eta maisu handia da; izan ere, bizitzeko modu desberdinak daudela eta izaki bizidun guztiok elkarri lotuta gaudela irakasten digu, eta erantzukizunaren, zaintzaren eta konpromisoaren balioak garatzen laguntzen digu.
Gure Natura JM proiektuaren helburua da ikasleak etengabe naturarekin kontaktuan egotea haien eskola bizitzan, eta, horrela, gure hezkuntza proiektua aberastea, naturaren onura guztiei esker:
Ikasleen ongizate fisikoa, emozionala eta espirituala sustatzea, erregularki naturarekin harremanetan egonez.
Ikasleengan kalitatezko harremanak bultzatzea:
Estimulu digitalik gabeko espazio bati esker, elkarrekin hitz egitea eta entzutea bultzatu dezakegu.
Isiltasunari eta barnekotasunari lekua ematea:
Naturak espazio lasai bat eskaintzen digu, isiltasunean egoten eta geure buruarekin konektatzen laguntzen diguna.
Ikaskuntza esanguratsua sustatzea, testuinguru erreal batean:
Naturan diziplina guztietako jakintzak elkartzen dira, eta ikaskuntza eta esperimentazioa integratuta daude.
Aniztasuna aintzat hartzea:
Naturak leku eta baliabide desberdinak eskaintzen dizkigu, genero, adin, kultura eta bestelako kontuekin erlazionatutako estereotiporik gabeak. Eta ingurune horretan, bereziki sustatzen dira askotariko pertsonen arteko jolasa eta ikaskuntza.
Naturarekiko lotura afektiboa eta hura zaintzeko konpromisoa eragitea
Dakigunez, gizarte gisa dugun erronka handienetako bat ingurumena zaintzea da. Naturarekiko lotura eta estimua naturan esperientzia adierazgarriak eta atseginak ditugunean garatzen dira.
Erantzunkidetasun balioak garatzea
Naturarekin elkarreraginean gaudenean, naturan izan dezakegun inpaktu positiboaz eta negatiboaz jabetzen gara. Gure proiektuen bidez, geure buruarekiko eta inguruarekiko erantzukizunaren eta zaintzaren balioak garatzea sustatzen dugu.
Hezkuntza pertsonalizatua
Estimulazio goiztiarra
Estimulazio goiztiarraren helburua da haurren garapena sustatzea, hain zuzen haien garuna plastikoagoa den eta hazte prozesu betean dagoen etapan. Helburua askotariko estimulu ugari eskaintzea da, neuronen artean lotura berriak sortu eta indartu daitezen, eta bizi osoan iraungo duten zirkuitu neurologikoak eraikitzeko.
Estimulazio goiztiarra ez da gainerako jardueretatik bereizita dagoen zerbait, baizik eta zeharkako kontzeptu bat gure ikasleei eskaintzen diegun denbora guztian. Horregatik, fruiturik onenak lortzeko, JM Bilbaon profesional talde espezializatu bat dugu.
Ikaskuntza kooperatiboa
Ikaskuntza kooperatiboaren helburua da ikasgela barruko jarduerak ikaskuntzarekin loturiko esperientzia sozial eta akademiko bihurtzea. Ikasleek taldean lan egiten dute dagozkien eginkizunak modu kolektiboan gauzatzeko.
Ikuspegi hori ikasleen arteko informazio trukean dago oinarrituta; haien motibazioa helburu indibidualak zein taldearenak lortzea izango da, eta, horren bitartez, bizitza sozial osasuntsu eta bete baterako prestatuko dira. Gure ikastetxean erabat sinesten dugu lan egiteko modu horretan. Lehentasuna guztion lorpenak dira, ez norberarenak bakarrik; garrantzitsuena taldea da, ez egoa, etorkizunera begira askoz ere eraginkorragoa eta gogobetegarriagoa baita taldeko kide guztientzat.
Askotariko adimenak
Guztiok desberdinak garen arren, eta bakoitzak bere garun berdingabea eta berezia badu ere, eskola tradizionalak ikasteko modu bakarra jorratu izan du beti, eta ikasleak beren gaitasun orokorren arabera sailkatu izan ditu. Nolanahi ere, irakaskuntzaren eta adimenaren ikuspegi hori mugatuegia da, egiaz askotariko adimenak baititugu eta guztiak baitira garrantzitsuak.
Berez, neska-mutikoen indarguneak identifikatzen dira, haien gabeziak identifikatu beharrean, eta behin identifikazio hori eginda, bultzatu egiten dira, bakoitzak bere gaitasun indibidualak optimizatzeko. Curriculum uniformeak dituen irakaskuntzaren aurrean, ikasleek irakasgai berberak modu berberean aurkeztuta ikasi behar dituzten eredu horren aurrean, JM Bilbaon irakaskuntza askoz ere pertsonalizatuagoa eskaintzen dugu, zure seme-alaben premia berezietara egokituta; irakaskuntza horren bitartez, haurren sormena eta taldean lan egiteko gaitasuna sustatzen ditugu.
Hezkuntza Laguntza eta Orientazio Saila
NORTZUK GARA?
Hezkuntza-laguntzako 4 espezialista, 4 pedagogia terapeutiko eta aholkulari/orientatzaile bat osatutako profesional-taldea gara. Berritzeguneko hainbat espezialistekin /espezialistarekin elkarlanean aritzen gara (Logopeda, Fisioterapeuta edo Terapeuta Okupazionala. Gainera, gure ikasleekin esku hartzen duten elkarte ezberdinekin koordinatzen gara: CRI, Down Sindromea Fundazioa, Apnabi, Osatuz, Ulertuz, Berdinduz eta kanpoko hainbat espezialista.
ZER EGITEN DUGU?
Ikasleen garapen integrala bultzatu, oinarrizko gaitasunak ahalik eta gehien indartu, ikasleen autonomia eta erantzunkizuna sustatu eta gizartean parte hartu.
-Ikasleen garapen integrala bultzatu, oinarrizko gaitasunak ahalik eta gehien indartu, ikasleen autonomia eta erantzunkizuna sustatu eta gizartean parte hartu.
– Irakasleei, ikasleei eta haien familiei hezkuntza-prozesuan lagundu, aholkatu eta orientatu.
-Hezkuntza-premia bereziak eta hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten iprebentzioa, detekzioa, balorazioa eta jarraipena.
–Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleekin modu indibidualizatuan esku hartu, testuinguru arrunt edo espezifikoetan. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. zikloko laguntza-gelak ditugu.
–Haur Hezkuntzako 3. mailan, Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 4. mailetan, froga kolektiboak egiten ditugu gure ikasleen gaitasunak ezagutzeko.
–DBHko eta Batxilergoko ikasleei unibertsitateko eta Lanbide Heziketako Goi Mailako Hezkuntzaren aukeren berri eman eta prozesu horretan lagundu.
PERTSONALIZAZIOA
DREAM BIG JM
JMn, hezkuntzak esan nahi du pertsona bakoitzaren garatzeko aukeretan sinestea eta pertsona bakoitzak behar duenera egokitzeko baldintzak sortzea.
Ez da magia, hurbiltasuna eta akonpainamendua baizik. ntzuteko espazioak sortzea da, gure ikasleetako bakoitza ezagutzea eta gauzak egiteko modu desberdinak eskaintzea. Elkarrekin ikasteko era desberdinak eskaintzea.
Horregatik, pertsonalizazioan erreferentea den Padre Piquer ikastetxearekin elkarlanean, bigarren hezkuntzako gure pertsonalizazio eredua birdiseinatuko dugu, eta, espazio bat sortuko dugu, gure ikasleei benetako akonpainamendu pertsonalizatua eskaini ahal izateko.
Irakasle bakoitzak bere ikasleekin denbora gehiago igarotzea nahi dugu, sakonki ezagut ditzan eta denbora izan dezan ikasleak gidatzeko eta beren ikaskuntza prozesua erregulatzeko. Era berean, gure ikasleek beti ondoan norbait dutela senti dezaten nahi dugu, uneoro entzungo dien eta lagunduko dien norbait egon ahal izatea haien ondoan.
Pertsonalizazio eraginkorra bultzatzeko gure oinarriak honako hauek dira:
DREAM BIG JM
Irakaskuntza partekatua: atalak elkartuko ditugu eta uneoro gutxienez bi irakasle egongo dira gelan, eta gehienetan hiru. Horrela, aldi berean hainbat ikasleren premiei erantzuteko aukera izango dugu eta ikasle bakoitzaren ondoan egongo gara, bakoitzaren errealitatea aintzat hartuta.
Lankidetza eta proiektuen araberako lana
lkarrekin ikasten dugunean, edukietatik haratago dauden gauzak ikasten ditugu eta gure autonomia garatzen da. aldean lan egitean, gure ikaskuntza prozesuan askotarikotasuna integratzen dugu eta geure ikaskuntzaz arduratzen gara.
360º-ko tutoretza
ldi berean irakasle bat baino gehiago badaude, ikasleek ez dute itxaron beharrik irakaslearekin hitz egiteko. Izan ere, ikasleekin egotea, haiei entzutea eta ikasleak babestuta sentitzea funtsezkoa da ikasleen hazkunde eta ikaskuntza prozesuan, eta, horregatik, tutoretza eredu iraunkor bat eskaintzea da gure asmoa.
Hau da JM, eta we dream big.
Gatazkak konpontzea
Eskolako elkarbizitza gizarteko jokabideen isla dela uste dugu. Gatazkak konpontzeko programaren barruan, gure lehentasunezko helburuak dira harremanetan egoten diren zailtasunak modu kooperatiboan jorratzea eta horiek hobetzea, estrategiak eta hausnarketa prozesuak ikasita.
M Bilbaon, Gatazkak Konpontzeko Programaren barruan, honako tresna hauek ditugu:
- Adostoki (3-9 años): neska-mutikoei berdinen arteko gatazkak konpontzen eta prebenitzen irakastea helburu duen hezkuntza tresna. Horretarako, 3 urtetik aurrera, ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo lan egiten dugu ikasleei helburu hori betetzen lagundu diezaieketen tresnak emateko: enpatia, sentimenduak adierazteko gaitasuna, asertibitatea, ez epaitzea, etab.
- Bitartekaritza (10-16 urte): bitartekaritza metodo egituratu bat da, gatazkak lankidetzan eta modu baketsuan konpontzeko aukera ematen duena, tartean dauden pertsonen interesen eta beharren arabera. Hirugarren pertsona inpartzial eta neutral bat dago, bitartekaria, eta tartean dauden pertsonei laguntzea da haren lana. Biartekariak komunikazioa errazten die aldeei, eta elkar ulertzen eta elkarrekin lan egiten laguntzen die, denak asebeteko dituen akordio bat lortu arte.
Bi programa horietan, ikasleak beren arteko gatazkak konpontzen saiatzen dira, helduen esku hartzerik gabe. Berdinen arteko gatazkak konpontzea da helburua, eta enpatia sustatzen da, hots, adimen emozionalaren ezaugarri garrantzitsuetako bat. Gure erronka, azken batean, gatazkak, harremanak eta pertsonak eraldatzea da, lankidetza eta adiskidetzea oinarri hartuta.