Instalazioak
Gure bizitzako urte erabakigarrienetan, denbora gehiena eskolan igarotzen dugu. Horregatik, benetan garrantzitsua da ingurunea eta instalazioak modernoak eta abegikorrak izatea, eta ondo zainduak egotea.
JM Bilbao ikastetxeak ia 70.000 m2-ko azalera hartzen du, eta jolasteko patio zabalak, kiroldegi ederra eta ikasgela handi eta argitsuak ditu. Hori guztia Artxanda mendiaren magalean, aire garbia arnasten den ingurune natural eta berde honetan.