Skip to content

Batxilergoa

Ordutegia

8:30etik 15:30era

(hileko azken asteazkenean
14:30era arte)

Zure seme-alabek helduarora jauzi egingo dute Batxilergoan Erabakitzeko, ikuspegia zabaltzeko eta etapa berri bati ekiteko garaia da

Eta ikastetxean argi daukagu, zenbat pertsona, beste horrenbeste aukera daudela. Horregatik, gure ikasleei banakako jarraipena egiten diegu, eta haien interesen arabera bideratzen ditugu, heziketa zikloetara edo unibertsitateko graduetara.

JM Bilbaon Batxilergoen aukera zabala dugu:

Arte Batxilergoa

Ibilbide honetan, irakasgai artistiko teoriko-praktikoak ditugu, eta artea, antzerkia, zinema, ikus-entzunezko edukiak, musika, dantza eta, oro har, arte plastikoekin eta eszenikoekin zerikusia duen guztia interesatzen zaien ikasleei zuzenduta dago.

Batxilergo Duala

Batxilergo Duala online egiten da, eta Estatu Batuetako Batxilergoa (American High School Diploma) eta Espainiako Batxilergoa uztartzen ditu. Acadamica sareak AEBetako 10 estatutatik gorako 200 ikastetxe biltzen ditu, eta programa hori garatzen ari da, hiru helbururekin:

  • Murgiltze linguistikoa

    Zure seme-alabak ingelesez komunikatuko dira irakasleekin, lehen egunetik hasita.

  • Murgiltze pertsonala

    Ikasleak arduratsuago bihurtzen dira eta heldutasun eta autonomia handiagoa lortzen dituzte; gainera, beren denbora kudeatzen dute eta malgutasuna garatzen dute, ingurune desberdin eta kulturaniztun batera egokitzeko.

  • Murgiltze teknologikoa

    Academica sareko ikastetxeek ikaskuntza digitaleko teknologia aurreratuenak erabiltzen dituzte.

Hitzordua irakaslearekin

Kontsultatu bisitak eta deiak egiteko eta mezu elektronikoei erantzuteko ordutegiak. Bisitak eta deiak gutxienez egun bat lehenago hitzartu behar dira, eskolara deituta: