Skip to content

HostelerĂ­a Goikoa osatzen duen lantaldea mahaiaren inguruan batu garen une guztietan gurekin egon da. Ikastetxe honen parte diren eta izan diren pertsona guztiek dastatu dituzte eskaintzen dizkiguten otordu gozoak.

Goikoak eskaintzen duen zerbitzua usadioa da: prestatzen dituzten platerak etxean egindakoak dira eta urteak daramatzate gurean lanean.

JM izatearekin bat datorren ibilbidea: ongizatea ardatz duten gertutasuna eta kalitatezko zerbitzua. Argi dugu hau dela eskaini nahi dizuegun elikadura, hau da guztiok gure seme-alabentzat nahi dugun elikadura. Gainera, hilabetero menuak

eta hauen inguruko informazioa eskuratzeko aukera duzue Educamos plataforman.

Elikadura egunean zehar kontsumitzen ditugun elikagai guztiek osatzen

dute eta hauen aniztasunean dago elikadura osasuntsuaren gakoa. Horregatik, plataforman adierazita izango dituzuen datuek eguneko menuak zuen seme-alaben beharretara egokituta antolatzen lagunduko dizue, ikastetxeko jantokian egiten dugun bezalaxe. Errazioak ikasleen adinaren arabera definitzen ditugu eta menu gustagarri eta gozagarriak eskaintzen saiatzen gara beti (errepikatzeko aukera eskaintzen dugu, eta batzuetan, baita aukera bat baino gehiago ere).