Skip to content

DREAM BIG Proiektua

JMn abangoardian egotea gustatzen zaigu hezkuntza-berrikuntzari dagokionez. Horregatik, Bigarren Hezkuntzako (DBH) irakasle talde batek erabaki du beren ikasgeletan proiektu guztiz originalak eta beraiek diseinatutakoak aplikatzea. Proiektu horiek guztiak DREAM BIGen parte dira.

Zer da DREAM BIG?

Hezkuntza-prozesua pertsonalizatzeko asmaturiko hezkuntza-proiektua da. Helburu horren zerbitzura planteatutako metodologia baten bidez eta ikasle-irakasle harremana aldatuz, DREAM BIGek aukera ematen du banakako ikasleari dedikazio handiagoa eskaintzeko, talde-lanaren eta zeharkako tutoretzen bidez.

Ikaskuntza-metodologia berriei erantzuteko beharretik sortu da proposamen hau. Metodologia horien helburua da bigarren hezkuntzako (DBH) ikasleengan ikaskuntza esanguratsua sortzea eta ezagutza berriak eskuratzeak erakarrita sentiaraztea.

DREAM BIGek hezkuntza tradizionalaren eskema guztiak hausten ditu eremu guztietan. Alde batetik, edukia ez du soilik irakasle bakar batek lantzen, baizik eta hainbat irakaslek ere lantzen dute (co-teaching). Aldi berean hainbat irakasleren presentzia handitzeak arreta pertsonalizatua errazten du. Garrantzitsua da esatea proposamen honek hainbat irakasgai batzen dituela (Gizarte Zientziak, Ingelesa, Biologia, Teknologia eta abar), beraz, proiektu osoa diziplina artean gauzatzen da, eta ikasgai horietako irakasleen arteko talde-lanarekin.

Bestalde, espazioa ikasgela izatetik ikastetxe osoa izatera pasatzen da, eta, horretarako, espazio partekatuak zein kanpoko espazioak erabiltzen dira. Gainera, zereginak modu kooperatiboan egiten dira, eta eguneroko bizitzako arazo bat konpontzeko benetako egoera batekin hasten dira beti.

Horrek guztiak, logikoa denez, etengabeko egokitzapenak  behar ditu proiektuak aurrera egiteko. Proiektua bizia da, beraz, proiektu bakoitza modu ezberdinean bizi dela baiezta dezakegu. Irakasleak zuzentzen eta laguntzen du, eta, aldi berean, behatzailea eta gidaria da.

JMn uste dugu garaiak aldatu egiten direla, eta egokitu  behar garela gaur egungo errealitatera. Horregatik, “AMETS ASKO LORTU NAHI DITUGU”.