Skip to content

Donejakue Bidea

Dream Big proiektuaren barruan, DBHko 2. mailako ikasleak abentura zirraragarri batean murgildu dira, eta, proiektua ixteko jarduera gisa, Donejakue Bidearen etapetako bat egin dute.

Eremu zientifikoan (Physics & Chemistry, Maths and English) eta eremu soziolinguistikoan (Gizarte, Euskara eta Teknologia), Done Jakue Bidearen etapetako baten antolaketa landu dute, baita azalpen-liburuxka eta bidaiaren informazio zehatzagoa biltzen duen sitea ere. Lana elkarlanean egin da, proposamenak aurkeztuz, eta irabazleak kohesio-jarduera gisa baloratuko dira datorren ikasturteari begira, DBHko 2. kurtsoaren hasieran.

Abentura zirraragarria, ikasgelak mundu errealarekin duen lotura aberasteko balio izan diena. Donejakue bidea, bere historia eta edertasun naturalarekin, eskenatoki ezin hobea izan da ikasle hauek adiskidetasun eta elkartasun espiritua indartzeko. Esperientzia honek iraunkortasunari, erresilientziari eta edukiak modu praktikoagoan ikasteko irakaspenak eman izana espero da