Skip to content

Bihotzondoz Eraturik proiektua

Joan dan ikasturtean zehar Caritasekiko hurbilketa eta elkarrizketak hasi ondoren, gure ikastetxeak Caritasen “Comunidades educativas con Corazón-Bihotzondoz Eraturik” proiektuan parte hartu dau. Ikasleei eta hezkuntza-komunitate osoari balioetan oinarritutako hezkuntzan eta justiziaren eta gizarte-ekitatearen aldeko konpromisoan lagunduko diguten alternatibak hurbiltzeko ekimena da.

Lankidetza hori Caritasek emandako hainbat sentsibilizazio ekimenetan eta prestakuntza ekintzetan parte hartuz zehaztuko da, bai eta gizartea eraldatzeko hainbat ekimen praktiko abiaraziz ere, hainbat kolektibo eta errealitateren inplikazioarekin (migrazioa, bidezko merkataritza, enplegu inklusiboa, etab.).

Itun honen bidez, baloreen heziketan sakondu nahi dugu, baita gure kristau nortasunaren aldeko konpromiso sozialean ere.