BALOREETAN hazten

- Pastoral sailak ikaslearekin batera gizakiaren eta kristauen heltzeprozesuan laguntzen du, baita beren familiei ere behar izanez gero.
- Dinamika ludikoak antolatzen ditugu hamabostean behin jolastokiko atsedenaldietan. Bertan, JM Taldeetan parte-hartzen duten nagusienak (Batxilergoko 1. eta 2. mailak) txikienez (Lehen Hezkuntza 5 eta 6. Mailak) arduratzen dira. JM TALDEen helburuak JM nortasuna indartzen duten dinamikak sortzea, ikastetxeko adin ezberdinetako ikasleen artean gure baloreak zabalduko dituen bide bat sortzea eta balore zein eskola barruko talde baten sentipenak elkarbanatu eta zabaltzea dira.
3. Ikaskuntza-zerbitzua hezkuntza-proposamen bat da, ikaskuntza eta komunitate-zerbitzuaren prozesuak ondo artikulatutako proiektu bakar batean uztartzen dituena. Honen baitan, parte-hartzaileek ingurunearen benetako beharrizanak landuz ikasten duten hura hobetzen. Ikaskuntza-zerbitzuaz ari garenean, konpromiso sozialaz ezagutzaz, trebetasunaz, jarrera eta baloreen ikaskuntza uztartzeko metodoaz ari gara. Konpetente izaten ikastea da, besteentzat baliagarria izaten.
4. Ikasleen barnekotasunaren hezkuntza: Erlijioaren irakaskuntzarekin batera, barnekotasunean hazteko prozesua eskaintzen dugu, ikasleari pertsona izatearen dimentsio guztietan hazteko aukera ematen diona